XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertso hauen balioari begiratzen badiogu, ba dirudi urteek eta erbesteko giroak makaldu egin dutela bere etorria eta jarioa, trakestu teknika, antzutu emankortasuna, kaxkartu hizkuntza.

Herritik kanpora bizi behar duenaren zama da, eta pagu gaiztoa ere bai.

Eta maite-kantuak eta farzak alde batera utziz, autobiografikoak ez direnez (edota ez behintzat kokaleku historiko jakin bat eskatzen dutenak), beste bi multzoen bidez ikus daiteke erbesteak moztutako poesigintza dela Iparragirrerena, emankizun ugari eta indartsua topikozko bertso baldarretara bihurtzen duela.

3. GERNIKAKO ARBOLA: LITERATUR AZTERKETA.

Ikuspegi orokorra eman ondoren, textugintza zehatzagora jo dezagun.

Eta textu guztiak hartu ordez, bakarra aztertuko dugu: Gernikako Arbola.

Poemarik onena eta luzeena ezezik, poema giltza da, bai gaiaren eta formaren aldetik, bai garrantzi soziologikoaren aldetik.

Poema hau ezagutzearekin ongi jaso daitezke egilearen ezaugarririk aipagarrienak.

Beraz, poema baten astiroko azterketak konpreni araziko digu Iparragirreren jeinu poetikoa, bere txiki-handien gora-behera zehatzagoa.

3.1. Textuari buruzko oharra Iparragirreren textuetaz ari garelarik, ez dugu ahaztu behar A. Zavalak egiten duen ohar orokorra: (urretxuarraren kantu guztiak bildu eta argitaratzea, alegia).

Beste zailtasunen artean, gorago J. Manterolak esan digu bertso berriak bapatean sortzen zituela bere kanturen bat abesten ari zenean; eta ugaritasun honek, bistan da, ez diezaiokeela mesederik egin zehaztasunari (17) Ikus gorago 10. oharkizuna.

Hango eta hemengo bertso-bildumetan Gernikako Arbola-ren textua ikusten badugu, zera aurkituko dugu: batzuetan 12 estrofa datozela, besteetan 8, eta 4 estrofakorik ere ba dela tartean.

Adibidez: - Hamabi estrofa dakartzatenak: J.J. Belaustegi, A. Arrillaga, Bertsolariya.